Gerizpean. Irudia.Gasteiz
SAHARAKO HAURRAK, PATINETAN
Elkartasunari keinua egin zioten atzo Gasteizko Gure Toki skate eskolakoek Saharatik uda pasatzera hirira etorritako haurrei, doako skate ikastaroa emanda. Estadio Fundazioko pilotalekuan elkartu ziren goizean Saharako haurrak eta haien Gasteizko anai-arrebak, 30etik gora haur guztira. Hiru ordu pasatxoko saioan, gurpildun oholetan trebatu ziren. «Ez zuten sekula patinik ikusi, baina ederki moldatu dira», argitu zuen Gorka Hierrok, ekimenaren antolatzaileetako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu