Iritzia

Sahararen oin bustiak

Koldo Nuñez Betelu.
2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Azken egunotan berria hedabideetara iritsi bada ere, Sahararen lur azpiko urak ezagunak dira aspaldidanik. Akuifero handiak dira, eta Afrika osoan daude; garrantzitsuenak Sahararen azpian. Horrela azaltzen da hainbat lekutan agertzen diren oasiak.

Akuifero zaharragoak ere badaude; horiekgutxienez duela 5.000 urte eratu ziren, Pleistozenoko izotzak urtu eta ondorenean, klima hezea izan zenean. Lur azpiko ur horiek ezagunak baziren ere, orain arte kartografia sakon eta zehatza egin gabe zegoen. Azken urteotan, Afrikako lur azpiko uren mapak egin dira, eta ikusi da noraino diren ugariak lur azpiko urak, batez ere Sahara eta beste leku idorretan. Akuifero horiek ez daude oso sakonera handian, eta haiengana erraz samar irits daiteke, baina ustiatzen hasiz gero, oso kontuan hartu behar da lur gaineko eurien urak oso neurri txikian iristen direla akuiferoetara, eta ustiaketa handiak azkar lehortuko lituzkeela lur azpiko urtegi handi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.