Euskal presoak

Sakabanaketa, marrazki batean

Txakur Gorria sormen taldeak bideo bat egin du euskal presoen sakabanaketari buruz, ilustrazioa eta hitzak uztartuta, ohikoa duen moduan.

2018ko otsailaren 27a
20:03
Entzun

Euskal presoen urruntzea zer den nola azaldu? Arrazoitik eraikitako definiziotik harago, sakabanaketa zer den adierazteko eta salatzeko bideoa egin du Txakur Gorria sormen taldeak.

"Dispertsioa da Gernika. Dispertsioa da Moulin, Frantzia. Eta, batez ere, tarteko 776 kilometroak. Dispertsioa da leihoak zabalik oihukatzea. Presa. Odola. Gasolindegietako gosariak. Azalak. Hitza existitzen dela jakin aurretik bizi duten haurrak. Kristal zatiak. Autoilarak. Bizkarreko mina. Gurpil zulatuak. Izara garbiak. Kilimak. Gelditu eta hankak luzatzeko premia. Besarkadak. Gaupasak. Ahaztuko zaizula jakin arren, esan beharrekoa buruan milagarren aldiz errepasatzea".

Txakur Gorria sormen taldeak antzeko lan gehiago ere egin ditu, marrazkiak eta hitzak oinarri hartuta. Esaterako, BERRIA Telebistarekin iaz egin zuen kolaborazioan. Azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio bakoitzean, bertso bat aukeratu eta hari tiraka ilustrazioak sortu zituen, orduan. BERRIAk lana horiek bildu ditu webgunean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.