Jaiak

San Joan sua pizteko prest daude hiriburuak

Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen hainbat ekitaldi prestatu dituzte ostiral iluntzerako, suaren bueltan festa egiteko.

Bilboko Konpartsek Etxebarria parkean pizten duten San Joan sua. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 21a
09:36
Entzun

Larunbatean ospatuko da San Joan eguna Euskal Herriko txoko askotan. Bezperan, sua piztuko dute hainbat herri eta hiritan.

Bilbon, Etxebarria parkean bilduko dira Bilboko konpartsak. 22:30ean piztuko dute sua, baina aurretik eta ondoren ere hainbat ekitaldi egingo dituzte. 19:30ean, Lurraren errituala egingo dute, eta, ondoren, jolas kooperatiboak, kontzertua eta txolokate jatea izango da. Sua piztu baino lehen, Lekeitioko Deabruek Korrefocs emanaldia eskainiko dute. Behin sua piztuta, Cloverwindekin kontzertua izango da. Festa gauerdirarte luzatuko da.

Donostian, Konstituzio plazan izango da ekitaldi nagusia. Ohitura denez, itxaropenaren zuhaitzaren inguruan dantzatuko dira. Arratsaldeko zazpietan, udal agintarien soka dantza egingo dute. Alkateak, zinegotziek, Goizaldi taldeko dantzariek eta udaleko txistulari taldeak parte hartuko dute. Ondoren, erromeria egingo dute, eta San Joan sua piztuko dute.

Iruñean, Donibane auzoan piztuko dute sua, 23:00etan. Gasteizen, berriz, bi su piztuko dituzte; lehena, 20:30ean Arriaga auzoan. Bigarrena, 22:00etan, Judimendiko parkean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.