Gerizpean
San Pedro erromeria ospatuko dute baselizan
ARRIGORRIAGA. 11:00etan hasiko da San Pedro jaia, Arrigorriagako (Bizkaia) baselizan. Hainbat ekintza prestatu dituzte eguna girotzeko: erromeria, trikitilarien kalejira, dantzaldiak, sokatira eta abar. Eguerdian, txakolin eta oliba dastatzea egingo dute, eta, gero, bazkaria, Abrisketako landetan. Jantzi tradizionalekin joateko eskatu dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu