Sanferminetako gunea ukatu dio Iruñeko Udalak Gora Iruñea plataformari

Udalaren jarrera «itxia» eta jaien «eredu pribatizatzailea» salatu, eta parte hartzeko jaiak aldarrikatu dituzte

Erredakzioa
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Gora Iruñea plataformari eskatutako gunea ukatu dio Iruñeko Udalak. Runa parkea aukeratu dute —plataformak eskatutako gunea, hain zuzen—udalaren jarrera «itxia» eta jaien «eredu pribatizatzailearen inposizioa» salatzeko.

Udaleko oposizioarekin elkarlanean daudela azaldu, eta oposizio guztiak izandako jarrera goraipatu du plataformak. Halaber, Enrique Maia alkateari bilera eskatu diote. Askotariko ekitaldiz beteriko egitaraua osatua zutela azaldu dute, eta aurrera eramateko prest agertu dira, nahiz eta beraiek nahi zuten gunean ez izan.

Interes ekonomikoak direla eta, jaien nortasuna galtzeko arriskuan dagoela ohartarazi, eta horren kontra «gogor eta tinko» erantzungo dutela adierazi dute. Gaur 21:00etan Udaletxe plazan elkartzeko deia dute.

Nafarroa Oinez-en txosna

Egitarau oparoa antolatu du sanferminetarako Nafarroa Oinez-eko Jarduera Batzordeak. Takoneran Oinez Txosna jarriko dute, eta jarduera berezia prestatu dute San Fermin egunaren bezperarako: txupinazoa zuzenean ikusteko aukera emango dute plasma pantaila baten bidez. Bestalde, euskal folkloreaz, dantza emanaldiez, rock kontzertuez eta euskal musikaz gozatzeko aukera izango da txosnan. Txosneko ekitaldi batzuk udalak antolatuak dira; besteak, berriz, Nafarroa Oinez 2012ko Jarduera Batzordeak. Jarduera guztien orduak www.nafarroaoinez.net webgunean ikus daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.