Sanferminak

Sanferminetako txupinazoa zuzenean eman du BERRIAk

Gaur hasita, sanferminen berri luze eta zabal emango du BERRIAk. Zuzeneko kontaketa egin, eta webgune berezi batean bilduko ditu sareko eta papereko edukiak.

Iruñeko udaletxeko balkoia, iazko txupinazoaren unean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 6a
11:05
Entzun

Sareko eta papereko edukiekin hornituko du BERRIAk sanferminetarako propio sortutako webgunea, ezinbesteko informazioa biltzeaz gain. Gune bereziak hainbat atal izango ditu. Besteak beste, Iker Tubia kazetariak Indarra Lagun kronika idatziko du bederatzi egunez, eta Obama sanferminetan idatziko dute Ion Orzaiz eta Joxerra Senarrek, txandaka. Gainera, iaz bezala, unean uneko kontakizuna irakurri ahal izango da Sanferminetako kaiera-n.

Aurten ere bederatzi txiolarik sanferminetako egun banaren kronika egingo dute Twitterren BERRIArentzat. Besteak beste, Edurne Ustarroz, Eva Aranguren, Xabi Martinez de Lezea, Saioa Alkaiza, Santi Leone, Dani Saralegi, Iker Tubia eta Lur Gil ariko dira zeregin horretan. Gaurtik, sanferminetako egun bana nola bizi duten kontatuko dute Twitterren, #9x9 hastagh-a erabilita. Txio kronikak BERRIAk sanferminei buruz izango duen webgunean ere irakurri ahal izango dira.

Sare sozialetan #SFK16 hastagh-a erabiliko du BERRIAk, sanferminak 2016-ren laburdura.

'Sanfermintza' saioa, auzolanean

Aurten, Herri Sanferminak plataformak San Frantzisko plazan jarritako oholtzatik egingo dute Sanfermintza saioa, 12:00etatik 14:00etara. BERRIAk, Euskalerria Irratiak eta Xaloa Telebistak elkarlanean egingo dute emanaldia, eta elkarrizketak, zozketak eta zuzeneko musika egongo da egunero. Besteak beste, Tonino Carotone, La Chula Potra eta Joseba Irazoki pasatuko dira oholtzatik. Elkarrizketatuen artean, Joseba Asiron alkatea eta Osasunako kapitain Oier Sanjurjo egongo dira, besteak beste.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.