Otto M. Schwarz Austriako konpositorearen errepertorioan oinarritutako kontzertua antolatu du Sakanako Haize Berriak bandak; Frits Damrow Herbehereetako tronpeta jotzaile eta bakarlariak joko du emanaldian, Haize Berriak bandarekin eta Pentaphonia Brass haize metal boskotearekin batera.
Frits Damrow Amsterdamgo Royal Concertgebouw orkestrako bakarlaria da 1991. urtetik. Zuzendari ezagun ugarirekin lan egin izan du, eta munduko hainbat biratan parte hartu du. Amsterdamgo Musika Eskolako tronpeta irakaslea ere bada, eta master eskolak eman izan ditu munduko hainbat herrialdetan. Gaurko kontzertuan parte hartzeaz gain, tronpeta ikastaroa ere eman du Damrowk Sakanako musika elkarteak antolatuta.
Kontzertuan parte hartuko duen Pentaphonia Brass metal boskotea, berriz, 2005ean sortu zen Iruñeko Pablo Sarasate musika eskolan.
Urtero antolatzen du Haize Berrik konpositore baten inguruko kontzertua: aurten, Otto M. Schwarz musikariaren obra aukeratu dute. Bandarako eta zinemarako musika egin izan du austriarrak; nazioarteko zinema ekoizpen etxeentzako egin duen musikagatik da batez ere ezaguna Schwarz.
HAIZE BERRI BANDA, PENTAPHONIA BRASSETA FRITS DAMROW
Noiz. Gaur, 13:00etan.
Non. Altsasuko Iortiakulturgunean.
Schwarz autorearen doinuak
Haize Berria bandak, Pentaphonia Brassek eta Frits Damrow tronpetariak kontzertua emango dute Altsasun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu