[Youtube]https://youtu.be/r2U1TOsLDHE[/Youtube]
Zaila da Gipuzkoako txoko gehiago denbora laburragoan ikustea. Sintesi lan hori egin dute GipuzkoAround proiektuan Iñaki Goikoetxea, Javier Iribarren Maria Rubio eta Iker Zaballak.
Proiektua 2015ean zehar landu zuten; hasierako ideia Gipuzkoako herri guztiak egun batean bisitatzea zen eta, aukera baliatuz, bideo bat egitea. Ekimena garatzen joan zen, eta lauzpabost egunetan grabatu zuten, Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren babesarekin. 'Dancing in the Basque Country' bideoaren ildoa jarraitzeko asmoz egin zuten bideoa; lagun talde berdinak 2010ean sortu zuen bideo hark 471.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu Youtuben.
[Youtube]https://youtu.be/yzutvz-eExo[/Youtube]