SER-ek 245.000 entzule ditu EAEn, eta Radio Euskadik, 179.000

CIESen urteko bigarren ikerketaren arabera, Onda Vasca irratiak 85.000 entzule ditu astegunetan

urtzi urkizu
Donostia
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan entzule gehien duen irratia Radio Euskadi dela esan zuen EGMk abendu hasieran. CIESek, aldiz, oso bestelako datuak eman ditu: SER da, alde handiarekin, gehien entzuten dena. CIESen urteko bigarren ikerketaren arabera, SER irratiak astegunetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 245.000 entzule ditu. Nafarroan, beste 52.000. Radio Euskadik, berriz, hiru herrialdeetan 179.000 entzule ditu, eta Nafarroan, beste 8.000.

Aipatzekoa da Onda Vascak izan duen igoera. Azken neurketak 85.000 entzule ematen dizkio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 2010 osoan 76.000 entzule izan ditu astegunetan.

Gazteak, datu onak

EGMk datu onak eman zizkion Gaztea euskarazko irrati formulari, baina are entzule gehiago ematen dizkio CIESek. Hain zuzen ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 120.000 entzule izan ditu azkeneko hilabeteetan Gazteak astegunetan; Nafarroan, 11.000 entzule. 2010. urte osoko datua ere parekoa da: 117.000 entzule. Irrati formulen artean bigarren tokian dago Gaztea, Los40 oso indartsu baitabil. CIESen azken ikerketaren arabera, Los40k 181.000 entzule izan ditu astegunetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Euskadi Irratiak, bestalde, 91.000 entzule izan ditu azken neurketan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan, 6.000. 2010. urte osoan 94.000 entzule izan ditu EAEn Euskadi Irratiak. EGMk 72.000 entzule ematen zizkion.

Telebistari dagokionez, ETB1, ETB2 eta ETB3 kateen artean 706.000 ikus-entzule dituzte egunero Hego Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.