Sestao eta Tolosako jaialdiek, urteetako sendotasuna

Asteburuan hasi zen Sestaoko 22. Txotxongilo Jaialdia; Tolosako 29. ekitaldia larunbatean hasiko da

Lander Muñagorri Garmendia.
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Bilbon egingo den jaialdiaren 30. edizioa, ez da antolatuko den txotxongilo jaialdietako urteurren borobil bakarra izango. Izan ere, Sestaok ere 25. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia antolatu du. Hori ere iragan en asteburuan hasi zen, eta igande honetan amaituko da. Adin guztietako publikoarentzat zuzenduta, bederatzi konpainia ezberdinen 22 emanaldi eskainiko dituzte denetara. Aurtengo ediziora lau herrialde gonbidatu dituzte, Suitza, Errusia, Bulgaria eta Argentina. Horiez gain, Baleareetako, Bartzelonako eta Gipuzkoako eta Sestaoko konpainiak ere hartuko dute parte. Datozen egunetan Pro Rodopi (Bulgaria), La Canela (Argentina), La Bamboche (Suitza) eta Marionnettes de Geneve (Suitza) konpainien emankizunak eskainiko dituzte. Emankizun horiek guztiak adin guztientzako bideratuta egongo badira ere, haur publikoei bereziki eskainitako emankizunak ere egingo dituzte, gaur bertan azkenekoa.

25 urte horietan zehar, Sestaoko jaialdiak ia 200 konpainia ingururen bisita jaso du, «jaialdiaren garrantzia agerian utziz», jaialdiko arduradunek jakitera eman duten gisan. Edizio bakoitzeko ia 4.000 lagunen parte hartzea azpimarratu dute, eta denetara 100.000 sestaoarrek txotxongiloekin gozatzeko aukera izan dutela adierazi dute antolatzaileek.

Mundu mailako estreinaldiak

Tolosan bestetik, 29 urte daramatzate nazioarteko Txotxongilo jaialdia antolatzen, eta aurten ere urteroko zitak ez du hutsik egingo. Larunbat honetan hasiko da jaialdia, eta abenduaren 4ra arte iraungo du jaialdiak. Denbora tarte horretan, 22 Txotxongilo konpainia inguratuko dira mundu osotik Tolosara. Besteen artean, Argentina, Austria, Belgika, Bulgaria, Frantzia, Mexiko, Suitza, Espainia eta Euskal Herriko txotxongilolariak izango dira bertan. Diru murrizketek zuzenean eragin diote jaialdiari, baina «txotxongiloen magiarekin hainbeste hunkitzen diren haurrei ez huts egiteko», ahalik eta programa anitzena osatu dute, antolatzaileek jakitera eman nahi izan dutenez.

Tolosako Txotxongilo jaialdia Suitzari eskainitakoa izango da aurten, eta horregatik, Europa erdialdeko herrialdeetako konpainiak ekarri dituzte batez ere. Hortaz, jaialdiak europar kutsua hartuko duela esan daiteke, eta “modernitatea nagusituko da, alderdi kontzeptualean, tekniketan eta estiloetan—, adierazi dutenez. Horretaz gainera, mundu mailako estreinaldi bat ere izango da behin jaialdia amaitzen denean, abenduaren 6an, Mimaia taldeak Adios Bienvenida obra eskainiko baitu Topic zentroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.