Egun aproposa da gaurkoa aspaldiko eta eguneko inuzentekeriak gogoan edukitzeko. Askotan, honelako egunetan gertatzen den bezala, ziria sartzen digutenean ez gara ia konturatu ere egiten. Are gehiago, ontzat hartzen ditugu teleberriak emandako albisteak, lagunek kontatu dizkigutenak, amak prestatu digun bazkari xelebrea, anaiak jarritako aitzakia, telebistaren azkeneko non-zer-berria…
Hurrengo egunean, ziria sartu orduko edo ostean jabetzen gara laguna inuzentekerietan zebilela. Eta gehienetan hortxe amaitzen dira komeriak, barreak eta sustoak barne. Erotikari, sexuei eta sexualitateari dagozkien ziriak, gezurrak, aurreiritziak, desinformazioak, aldiz, egunetan, hilabeteetan, urteetan eta batzuetan mendeetan ere geratzen dira. Gizarteetan sustraituta, gure memoria kolektiboan barreiatuta, familian nahastuta eta gure azalean itsatsita. Bitartean, kontraesanak josten, paradoxak sortzen eta, ahal dugun moduan, gure barrenekin bat egiten bizitza aurrerakoi honetan.
Entzunekoak, esanekoak:
Zenbat urte ditu horrelako esaldi bat bota duenak? Batzuk 15 urte eta besteak 45. Zer zaila egiten zaigun guk maite ditugunak erotikan murgilduta irudikatzea.
Sexologia
Sexologiaren inuzentekeriak. «Gure gurasoak jada zaharregiak dira»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu