Delphine Seyrig Beiruten jaio zen, 1932an, eta Parisen hil zen, 1990ean. Antzerkian eta zineman pertsona garrantzitsu bat izan zen; hala ere, Marguerit Durasek esan zuenaren arabera, «ezezagun ospetsua» zen aktore eta errealizadorea. Hau da, egindako lan batzuei esker famatu zen, baina jendeak ez zuen ezagutzen bera zen bezala. Denborarekin egoerak okerrera egin duelakoan, zinema ziklo bat prestatu dute Montehermoso kultur etxean.
Simone de Beauvoir talde Feministako kideek antolatu dute zikloa, eta Seyrigen hiru dokumentalek osatzen dute; Carole Roussopoulos, Iona Wieder eta Nadka Ringartekin elkarlanean zein bakarka egindako lanak dira, hain zuzen. Feminista zen, eta asko landu zuen gaia, baina lan horiek ez ziren ezagunak egin.
Atzo arratsaldean eman zituzten lehenengo lanak, Scum manifesto eta Masso et miso vont en bateau. Gaur Sois belle et tais toi emango dute. Amaitzeko, bihar berak egindako Inés film laburra eta Delphine Seyrig, portrait d'une comète aktorearen inguruko dokumentala emango dituzte.
Françoise Truffaut, Luis Buñuel eta Ulrike Ottinger zuzendariekin lan egindakoa da Seyrig aktore gisa. L'Année dernière en Marienbad eta Baisers volés filmeei esker egin zen ezagun.
Delphine Seyrig zikloa
Noiz. Gaur eta bihar, 19:30ean.
Non. Montehermoso kultur etxean, Gasteizen.
Seyrig, 'ezezagun ospetsua'
Militante feminista, aktore eta zinemagileari zinema ziklo bat eskaini diote Gasteizen, haren lanak erakusteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu