Bi masta, sei metroko egitura bat eta Tony bera. Besterik ez du behar, antza, Paki Paya taldeak. Amurrioko Larrinaga kalean (Araba) Shake, shake, shake antzezlana eskainiko dute gaur, 20:00etan. Bikote perfektua aurkitu nahian, Tony Fumek «boluntario» bat aukeratuko du ikusleen artean. Haren amets bitxienak bete beharko ditu, eta dena da posible Tonyren eskuetan. Umorea, konplizitatea eta arriskua dira ikuskizunaren giltzak.
Noemi Diazek eta Adria Mascarellek 2008an sortu zuten Paki Paya taldea, Bruselan. Frantziako Zirkuko Arteen Eskolan (Lomme, Lille) formatu ziren, etaakrobazia eta masta txinatarra ikasi zituzten han. Gerora, Yuri Sakalov irakaslearekingaratu zuten teknika, Bruselako Zirkuko Goi Eskolan; Bartzelonako (Katalunia) Rogelio Rivel zirku eskolan ere egon ziren. Diazek akrobazia lantzeko hainbat ikastaro egin ditu Erresuma Batuko Circus Space eskolan.
Shake your ass eta Shake your body ikuskizunen atzetik, Shake, shake, shake dator. Hori da 2010eko ekainaz geroztik Europan barrena aurkeztu duten lehen emanaldia. Araiako XIX. Umore Antzerkiaren Jaialdian (Araba) parte hartu dute, eta euskaraz, gaztelaniaz eta keinu bidez egin dituzte emanaldiak. Denborarekin, jaialdia hazten ari da kalitateari eta kopuruari dagokionez.
KALE ANTZERKIA Noiz. GAUR, 20:00ETAN.
Non. Larrinagan (Amurrio, Araba).
'Shake, shake, shake' Amurrion
Paki Paya konpainiak kale antzerki emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, Larrinaga kalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu