Maratila

'Shame on you!'

Lucien Etxezaharreta.
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
New Yorken DSK aferarekin ingeles pixka bat ere ikasi dugu: shame on you, «ahalkea zuri» gizon tristeari hoteletako sehi andana batek ziola. Egia da denbora hauetan gogo baketsuak sustatuak direla, bortizkeriaren bideak behin betikotz utziz. Baina kilika handi bat sortzear dut belarrondoko baten emateko batzuei... barkatua izan bekit!

Erakunde baketsu eta premiazkorik baldin bada, Unesco nazioarteko erakundea da, kultura eta hezkuntza eremu behartuetara bidaltzen eta antolatzen duena nahiz azken denboretan —menturaz bling-bling honen eta itxurakeriarengatik?— hiri edo monumentu batzuen arteko lehia aipatzen den gehiago, gizadiaren ondare izendatua izanez gero, emaitza ekonomiko entrabalekoak baitator.

Hor ez baita betorik Nazio Batuen Erakundean bezala; palestinarrek lortu dute Unescon lurralde moduan onartuak izatea, gehiengoari esker. Ondorioz, berehala, beren finantzamendua erakunde honi kentzea Israel eta Estatu Batuek erabaki dute. Milioika umeren hezkuntza bideak ezabatuz. Israelek gaineratuz kolonizazio eraikuntzak biderkatuko dituela, ohizko mespretxua erakutsiz, zeren eta kolonizazioa kultur eta hezkuntza laguntzaren alderantzizko urratsa baita.

Batzuek erranen dute ez direla bakarrak! Cannes hiriko G20ko hauen zirkuari begira, bankuen eta espekulatzaileen interesen salbatzeko hainbat jukutria hazten ikustearekin, zafraldi on batzu galtzen direla esango zidan amak.

Ahalkeak bederen bete ditzala guztiak: shame on you!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.