Gerizpean
Simple Plan taldearen kontzertua, bertan behera
BILBO. Aste Nagusian abuztuaren 21erako aurreikusita zegoen Simple Plan taldearen kontzertua bertan behera geratu da, Pierre Bouvier taldeko abeslariaren osasun arazoen ondorioz.Bilbo Udalak adierazi duenez, «kalitatezko» ordezko bat bilatzen ari dira, eta ahal bezain pronto iragarriko dute musika taldearen izena. Asiako bira ezeztatu behar izan du Simple Planek, Bouvierri eztarrian nodulu batzuk aurkitu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu