Soderberghek telesail bat egingo du, 1884an girotua
Netflixek Godless telesail laburra zuzentzeko enkargua eman dio Steven Soderbergh zinemagileari (Erin Brokovich, Che). Gidoietan, Scott Franken laguntza izango du, Minority Report-en gidoilaria. Western generokoa izango da telesaila, 1884. urtean girotua. Mexiko Berriko Santa Fe hirian (Ameriketako Estatu Batuak) grabatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu