Soinu langa lehertuko dute

Etengabeko Zarataren IX. Jaialdia ospatuko dute gaur Donostian, rock, metal eta hardcore hotsen bilgunea

Acephalix taldeak joko du emanaldian. BERRIA.
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Gitarrak zorrozten jardun dira Donostiako Larratxo kultur etxean. Agertokia prest dago, eta airean rock usaina aditu daiteke dagoeneko. 19:30ean, mundu osoko hainbat rock, punk eta metal taldek hasiera emango diote Etengabeko Zarataren IX. Jaialdiari, betiko hard rock formula aldarrikatzeko.

Musika jaialdiaren bederatzigarren urteurrena egingo dute aurten, eta dagoeneko nazioartean zeresan handia eman du jaialdiak. Aurten formatua aldatu egin dute antolatzaileek: zarata festa bi egunekoa izan beharrean, egun bakarrekoa izango da. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute laburragoa izango den arren «nazioarteak inoiz baino tarte gehiago» izango duela.

Etxeko talde batekin hasiko da aurtengo ekitaldia. Donostiako Hell Division taldea izango da agertokira igotzen lehena, eta metal-punk doinuak joko ditu. Jarraian, Mexikoko Inservibles eta Alemaniako Cancer Clan taldeek kontzertu bana egingo dute.

Weekend Nachos hardcore taldeak joko du gero, eta Ameriketako Estatu Batuetako Acephalix laukoteak death metal soinuak eskainiko ditu jardunaldia amaitzen joateko. Impact taldeak emango dio amaiera aurtengo ekitaldiari.

ETENGABEKO ZARATAREN IX.JAIALDIA

Non. Donostiako Larratxo kultur etxean.

Noiz. Gaur, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.