Azpeitian aspaldiko ohitura da sokamuturra. Aurten 500 urte bete ditu, gutxienez. Izan ere, 1518koa da Azpeitiko sokamuturrari buruzko erreferentzia idatzirik zaharrena. Errotutako ohitura izanagatik, haren kontrako adierazpen artistikorik izan da azkenaldian, herrian.
Joan den asteburuan, horma irudi bitxia gertu zen Azpeitiko Elizkalean. Ume bat ageri zen bertan, lepotik soka bat lotuta zuela, sokamuturrean zezenekin egin ohi den bezala. Irudia berehala zabaldu zen sare sozialetan.
Zezenak bakarrik ez, irudimena ere badago Azpeitian! Arte ekintza, anonimus*ena. pic.twitter.com/1lrtn8i2nQ
— Dinamoa (@Dinamoaaa) 27 de enero de 2018
Irudia agertu eta egun gutxira hura ezabatu dute. Lehen saiakerak ez du horma irudia erabat estaltzea lortu, baina bigarrenean grisez estalita utzi dute horma.
Halaxe da bai. Zeinek estali ote du ba? Hor geratuko da katetik daukaten umearen mamua betirako. pic.twitter.com/KwTpa2Np42
— Dinamoa (@Dinamoaaa) 30 de enero de 2018
Ba ematen duenez Malevitx kontratatu dute horma irudia agertu zen pareta margotzeko! pic.twitter.com/Ypw2E0qxOB
— Dinamoa (@Dinamoaaa) 31 de enero de 2018
Azpeitiko Udalak adierazi duenez, erakundeak ez du horma irudia ezabatzeko agindurik eman. "Udal gobernuak agindurik ez badu eman ere, saiatuko gara zer gertatu den enteratzen, ematen duenez ez baita lehen aldia", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.
Etxeberriak esan bezala, ez da horma irudi bera egiten eta margoa ezabatzen duten lehenengo aldia. 2016ko urrian, ume bat bat margotu zuten lepotik soka bat lotuta, Elizkalearen eta Done Jakue kalearen arteko kantoian.
Lehenago ere agertu zen irudi hau Azpeitian, 2016ko urrian: pic.twitter.com/tsCO2JkocV
— Dinamoa (@Dinamoaaa) 30 de enero de 2018
Orduko hartan, umea bakarrik ezabatu zuten, eta lepora lotuta zuen soka utzi zuten bere horretan.
Eta orduan ere estali egin zuen baten batek, baina oso modu berezian, ezinago ankerrean: umea bakarrik, soka utzita. pic.twitter.com/L9huIyDSFx
— Dinamoa (@Dinamoaaa) 30 de enero de 2018