Sorgin jakintsu baten eta haren iloba gaztearen laguntzaz, sorginen eta haiek ospatzen zituzten akelarreen inguruko misterio guztiak ezagutzeko aukera ematen du Zugarramurdiko Udalak.
Ordu eta erdiko ibilbidean, Zugarramurdiko leizeetara eramaten duen bidea hartu eta ibilaldian zehar, sorginak eta haren ilobak geldialdiak egingo dituzte, lekuan lekuko datu eta zehaztapen esanguratsuak azaldu eta pixkanaka bisitariak sorginen mitoan murgilduz.
Araoak jaurti, beste pertsonaia mitologikoen istorioak ezagutu, txalapartaren doinuak entzun, edari magiko bat dastatu eta suak zabaltzen duen argiaren edertasunaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek.
Ilargi betea, Sorginen larrea izeneko bisita antzeztuak, umore kutsu batekin, adin guztietako bisitariei azalduko die sorginen mitologia. Zugarramurdi sorginen herria dela esaten du esaera zahar batek.
1610. urtean herrian jazo zen sorginkeria kasu batek ematen dio ezizen hori herriari. Inkisizioak sorginkeria egitea egotzi zien Zugarramurdiko eta haraneko 300 herritar ingururi; horietako 40 Logroñora atxilotuta eraman, eta 11 sutan erreta hil zituzten.
Ostiralean izango da bisitan parte hartzeko aukera. Ondoren, abuztuaren 19an eta 26an eta irailaren 2an errepikatuko dira. Aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da, [email protected] helbidean.
Gerizpean. Uda-pasa
Sorgin akelarre antzeztua
Sorginen akelarreen misterioak ezagutzeko aukera eskaintzen du Zugarramurdiko Udalak bisita antzeztu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu