Spitzer zundak aurkikuntza harrigarriak egin ditu bere lehen mila egunetan
Orain arte espazioko eremu ezezagunak antzemateko gai izan da IRAC kamera infragorrien sistema
NASAren Spitzer zundak mila egun egin ditu espazioan, eta jadanik frogatu du gai dela orain arte espazioko hainbat eremu ezezagun antzemateko eta haien irudiak hartzeko. Mila egun horien muga ospatzeko, NASAk ezagutzera eman du Spitzer zundak berarekin daraman IRAC kamera taldeak hartutako irudi bilduma bat. Oriongo nebulosa, Helize nebulosa, Sombrero galaxia, Kreazioaren mendiak... Unibertsoaren handitasunaren ederra erakusten dute argazkiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu