Donostiako Aste Nagusia

Su festa eta musika Viktoria Eugeniaren mendeurrena ospatzeko

Donostia
2012ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Aste Nagusiak bat egingo du Viktoria Eugenia antzokiaren mendeurrenarekin. Hori ospatzeko, ikuskizun piromusikal bat antolatu dute larunbaterako. Ekitaldirako sortu dute espresuki sua eta musika batzen dituen bilduma. Bernardo Sanchiz Vallbona zuzendari artistikoak diseinatu du, eta Pirotecnia Valecea-PIR SL Arabako enpresak gauzatuko du. 22:45ean hasiko da ekitaldia, eta 22 minutu iraungo du; antzokiaren 100 urteetan izandako hamazazpi gertakari nagusiak bilduko ditu.

Urumea ibaiaren bokalera igaroko da su festen emanaldia larunbatean. Hiru lekutatik jaurtiko dituzte suziriak: eraikinetik bertatik, aurreko oinezkoen pasealekutik eta ibaiaren barandatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.