INTERMEDE SU ETXEA
•Herrialdea. Frantzia.
•Eguna. Asteartea, 14.
Emanaldi txukuna egin zuten asteartean Frantziako Intermede etxekoek. Dotorea eta distiratsua. Baina, hala ere, emozioa eta sorpresak faltan bilatu zituzten ikusleek, ez baitzuten lortu Donostiako zerua behar bezala janztea. Erritmoari dagokionez ere, ez zuten lortu emanaldi guztian erritmoari eustea. Hala ere, bukaeran borobildu zuten emanaldia, traka ederrarekin; emanaldi osoan bezala, distira, forma dotoreak eta ordena nagusitu ziren bukaeran.
GAUR ZEIN
•Izena. First Class.
•Herrialdea. Alemania.
•Berezitasuna. Enpresa gaztea da First Class Pyro-Events su etxea, 2004an sortu baitzen. Su festa bakoitza bakana bihurtzea nahi izaten du enpresak, eta horri esker, batez ere, ezaguna bihurtu da pirotekniaren munduan. Ezberdin pentsatu leloa Stefan Falkenau enpresaren sortzaile eta jabearen bizitzeko filosofia da, baita enpresaren leloa ere. Haren xedea ideia sortzaileak gauzatzea da, pasioa artelan gisa islatzea eta su festak pasio gisa ulertzea.
Su festa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu