ESTEBAN MARTINSU ETXEA
•Herrialdea. Granada (Espainia).
•Eguna. Astelehena.
Hilabete hasieran istripua izan eta bi langile hil ziren arren, Esteban Martin su etxeak ez zuen utzi bertan behera Donostian egin behar zuen emanaldia. Horregatik, astelehen goizean, Donostiako Udalak omenaldia eginez eskertu zion ahalegina. Gaueko emanaldiak, ordea, ez zituen gogobete ikusleak: gehiagorako gogoz geratu ziren asko. Hainbat kolore erabili zituen, baita forma bereziak ere. Baina erritmoa falta izan zuen, eta, nahiz eta bukaerako sorta indartsua izan, ez zuen lortu emanaldia guztiz borobiltzea.
GAUR ZEIN
•Izena. Pirofantasia.
•Herrialdea. Valentzia (Herrialde Katalanak).
•Berezitasuna. 1988an sortu zuten Pirofantasia su etxea, ideia argi batekin: erromatar kandelak sortzea. Urteen poderioz, indar handia hartu du enpresak, eta gaur egun, produkzioaren %95 esportatu egiten du. Hogei urteko lanari esker, hainbat ekitaldi garrantzitsutan parte hartu izan du. 1996an eta 2003an, Donostiako lehiaketan Urrezko Maskorra irabazi zuen.
Su festa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu