Zibergela

Suebakiak

Suebakiak sare publiko edo Interneten eta sare pribatuaren arteko hesi bat balira bezala ibiltzen dira. Haiei esker, Internetera atera daiteke, baina Internetetik datorrena muga daiteke, erasoak saihesteko.

2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Bitarlan Informatika eta Web Zerbitzuak

Aurreko artikulu askotan aipatu den bezala, etxe edo enpresa batean Internet edukitzeak norberaren sarean edo ordenagailuan ate bat dagoela esan nahi du. Hori, printzipioz, ez da txarra, ate horri esker kanpora atera daitekeelako. Baina ate horri esker, era berean, barrura sartu ahal da, eta hori da bereziki edozein Internet erabiltzaile babestu behar duena.

Ba, ingelesez firewall deritzona, edo suebakia euskaraz, oso baliagarria izan daiteke, kanpora begira dagoen ate hori giltzapean ondo ixteko eta, gainera, norbaitek edo zerbaitek baimenik gabe ate hori gainditu nahi duen ohartarazteko.

Zer egiten dute

Suebakiek hesi bat sortzen dute sare edo ordenagailu pribatuaren eta sare publikoaren artean (Internet, orokorrean). Suebakiaren bitartez, sare erabiltzaileak Internetera atera ahal dira, baina Internetetik ezin da suebakiaren hesia zeharkatu, aurretik baimendu ez bada.

Nola jarri suebakia

Hainbat suebaki mota daude. Adibidez, Internetera konektatzeko router bat izanez gero, ziur asko, firewall bat etorriko da txertatuta router horretan. Gainera, normalean, router hori lehenetsita dator konfiguratuta ez sartzeko ohikoa ez den trafikorik. Aukera hori oso egokia da. Alde batetik, sar litekeen erasoa edo nahi ez den trafikoa sare pribatura sartu aurretik mozten delako. Beraz, nahi ez den trafikorik ez da heltzen, ezta sare pribatura ere, are gutxiago sare pribatuan dauden zerbitzari eta ordenagailuetara. Bestetik, sarera konektatzen den ordenagailu bakoitza wi-fi edo kablearen bitartez babestuta geratzen da.

Gainera, ordenagailuetan ez da ezer instalatu behar, ezta ezer mantendu behar ere; oso erosoa da, eta ez da babesa galtzen sistema eragilez aldatzen bada edo ordenagailua formateatzen bada. Zibergelaren aurreko artikulu batean router bat nola konfiguratu azaldu zen, hona hemen artikulua: http://zibergela.bitarlan. net/2009/10/08/etxeko-edo-enpresa-txikientzako-routerrak/

Routerrez aparte, suebaki fisikoak ere erosi ahal dira, baina ez dira oso merkeak: 250 euro baino gehiago balio dute. Suebakiak ekoizten dituzten markarik ospetsuenak D-Link, Cisco eta Zyxel dira. Ordenagailu zahar batekin ere suebaki bat konfiguratu ahal da, bi sare txartel baditu. Hori bai, azken aukera hori, merkea bada ere, teknikoki korapilatsuagoa da. Suebaki bat martxan jartzeko beste aukera bat ordenagailuan bertan instalatzea da. Firewall bat ez da soilik gailu fisiko bat. Firewall aplikazio asko daude instalatzeko eta erabili ahal izateko sistema eragileetan. Aukera hori egokia da sare bat ez badago eta ordenagailu bakar batean martxan jarri behar bada. Sistema eragile batzuek firewall bat ekartzen dute lehenetsita; adibidez, MS Windows, XP SP2 bertsiotik aurrera. Baina, normalean, ez dituzte eskaintzen firewall aplikazioek besteko aukerak.

Firewall aplikazioak

Ubuntu eta GNU/Linux sistemetan, iptables izeneko suebakia oso ezaguna da. Hala ere, erabiltzeko nahiko latza da, kontsola moduan konfiguratzen delako. Horrenbestez, badaude hainbat aplikazio grafiko firewall bat konfiguratu ahal izateko leiho sistemaren bidez. Gero aplikazio grafiko hauek azpitik erabil dezakete iptables edo ez. Adibidez: Firestarter, Gufw eta Guarddog. Haiek guztiak eta beste batzuk Ubuntu Software Biltegitik edo pakete kudeatzailetik deskarga daitezke.

Mac Os X ordenagailuetarako erabil daitezkeen suebakiak dira: DoorStop X Security Suite (http://www.opendoor.com/doorstopsuite/), IPNetSentryX (http://www.sustworks.com/site/prod_sentryx_overview.html),Norton Personal Firewall (http://us.norton.com/products/overview.jsp?pcid=ma&pvid=npf30mac) edo NoobProof doakoa (http://www.hanynet.com/noobproof/).

MS Windows sistemetan bi fi-rewall libre eta doako nahikojatorrak dira, besteak beste:WIPFW (http://wipfw.sourceforge.net/) eta Isafer (http://isafer. sourceforge.net/). ZoneAlarm ere deskarga daiteke dohainik, nahiz eta librea ez izan, eta ordainpeko bertsioak ere eskaintzen dira.

Hona hemen Zone Alarm aplikazioaren webgunea: http:// www.zonealarm.com/.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.