Suedia, metaletik harago

Terrible Feelings Malmo hiriko taldearen punk-rock doinuak entzungo dira gaur Gipuzkoako Getarian

Manuela Iwanssonek jartzen dio ahotsa Terrible Feelings punk-rock-powerpop taldeari. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Suediako musikaz hitz egiten hasiz gero, metal mota guztiak etortzen dira gogora ezer baino lehen. Terrible Feelings taldeak, ordea, Eskandinavian metalaz harago badela musika gaztea erakutsiko dute gaur, Getarian (Gipuzkoa). Dena den, abestietako hitz ilunak partekatzen dituzte metal taldeekin.

Bilboren tamaina du, gutxi gora behera, Suediako hegoaldeko Malmo hiriak, eta musika mugimendu bizia. Manuela Iwansson Terrible Feelings taldeko abeslariaren arabera, hiria ez da oraindik aberaskumeen bizileku bihurtu, eta horri esker, musikariek jarrai dezakete hango alokairuak ordaintzen. Getarian aritutakoa da lehen ere Terrible Feelings, baina, oraingoan, lehen disko luze profesionala dakarte besapean: Shadows. Duela bi urte, maketa luzea argitaratu zuten malmotarrek. 2011n, etengabe aritu ziren grabatzen, eta lau disko labur plazaratu zituzten. Biniloan eta CDan kaleratu dute, azkenean, Shadows diskoa —Double Sun argitaletxearekin digitala, eta Sabotage Recordsekin analogikoa—. Batzuek lehen diskoetako soinu gordinaren falta sumatu dute azken honetan.

Buenawistako eskolako (Donostia) Desastrozombies taldeaere ariko da agertoki berean.

TERRIBLE FEELINGS

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Getariako (Gipuzkoa) gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.