SUKALDEAN HASTEKO. Txarkuteriazkoen prestakuntza

2008ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Urdaiazpikoa xerra mehe-mehetan ebakita usain eta ahogozagarria hobe dastatuko dituzu puska loditan baino.

Atera urdaiazpikoa behar bezain lehenago hotzetatik eta ebaki xerrak jan aurre-aurretik. Ez eduki luzaro xerrak eginda, ebakitzetik aurrera dena galera baita, oxidazioaren ondorioz.

Beraz, xerratuta erostekotan, eraman soilik egun horretan jango duzuna. Gorde aluminiozko paperean bilduta, tenperatura-aldaketa bortitzik erasan gabe.

Urdaiazpikoa edo paleta zuk baldin badaukazu (zorionak, langile!), gaurkoz azkeneko xerra ebakitakoan estali azalera hori beraren urdaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.