Surfa du ardatz Surfilm festibal jaialdiak, baina kiroletik harago, hainbat diziplina batuko ditu bihar hasi eta ekainaren 10a bitartean. Zinema, musika eta festa elkartuko ditu jaialdiak. Donostiako Antzoki Zaharra izango du agertoki nagusi, baina Aquariuma, Gazteszena, Trueba zinema eta Guardetxea ere hartuko ditu egun horietan.
Egitarau zabala prestatu dute, batez ere, filmei dagokienez. Besteak beste, Ion Eizagirreren eta Mikel Yerobiren Gastrologging lana ikusi ahal izango da. Surfa eta gastronomia batu dituzte ikus-entzunezko proiektu batean. Asturias eta Euskal Herriko sei toki hartu dituzte, eta bakoitzean janari bat aukeratu; larunbat honetan ikusi ahal izango da .
Datorren ostiralean, berriz, Itxasoa eta lehorra Jim Denevan Mundakan egon zenean grabatutako lana eskainiko dute, Patrick Trefzek zuzendutakoa.
Zinemak toki handia hartzen duen arren, tailerrak, kontzertuak eta festak ere izango dira. Surfilm festibalaren festa handia ekainaren 9an egingo dute Egiako Gasteszenan: Gora Gora Kids, Las Kellis, Joe Crepusculo eta 8 y medio DJ taldeekin.
Jaialdiari buruzko informazioa www.surfilmfestibal.com/ webgunean dago.
Surfak hainbat diziplina batuko ditu bihartik aurrera
Zinema, musika, tailerrak eta kontzertuak izango dira ekainaren 10a bitartean Surfilm festibal jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu