Susana Bera argazkilari iruindarrak irabazi du aurtengo argazkilaritzako Pulitzer saria. Reuters agentzian dihardu Berak, eta Breaking News Photography atalean gailendu da. Saritutako argazkia 2019ko irailean atera zuen Berak, Hong Kongeko Aldmintary auzoan. Atxiloketa baten irudia da, Polizia manifestariak negar gasa erabilita preso eramaten ari zenean ateratakoa.
Iazko udazkenean Hong Kongen izandako protesten berri eman zuen Reuters argazkilaritza agentziak. Poliziaren bortizkeria eta manifestazioak etengabeak ziren, eta udazken gatazkatsua argazkitan jaso zuen agentziako lan taldeak. Dozena bat argazkilariren jarduna saritu dute. Irabazleek 15.000 dolar jasoko dituzte.