Komunikazioa

Tabletentzako 'The Daily' egunkaria ixteko bidean

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
INTERNET. Ikusmin handia piztu zuen iazko otsailean News Corporation taldeak, iPaderako propio sortutako aurreneko egunkari digitalarekin: The Daily. Urte eta erdi pasatu ostean, ordea, ixteko arriskuan dago. Azaroan hartuko dute erabakia. Izan ere, 50 milioi dolarren galerak ditu. Diru sarrerak 10 milioi dolarrenak baino ez dira izan, espero baino askoz gutxiago. Lehen urtean, 80.000 ordainezko harpidedun lortu zituzten, eta Androidera ere egin zuten jauzi. Baina Flipboard eta Zite aplikazioekin lehian galtzaile ateratzen ari da The Daily.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.