Otsailaren 1ean ekin zion Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak #zureestiloanmarraztu egitasmoari. Erronka bota zien Euskal Herriko eta munduko marrazkilariei, astero komiki pertsonaia baten bertsioak egiteko, norberak bere moduan. Antton Olariagaren Zakilixut pertsonaia izan zen lehena —bilduma honetan jaso genituen emaitzetako batzuk—. Gabai pertsonaia izan zen protagonista bigarren astean. Eta, honetan, Zaldieroa artistaren Taliban Jatorra, euskalduntasunaren gorentasuna eta euskararen zuzentasuna eta zuzenkeria gorpuzten dituena.
Marrazkilari profesional zein zaleek eginiko bertsioak #zureestiloanmarraztu traolean sartuta ikus daitezke, Twitterren, eta BERRIAk ere argazki bilduma bat egin du egunotan sarean zabaldu diren askotariko ilustrazioekin.