Jaialdia
Teknologia topaketa azkarra
Asteburuan egingo dute aurtengo Araba Encounter teknologiaren seigarren bilkura. Lakuako gizarte etxeak, lehen aldiz, 3.000 lagunetik gora bilduko ditu. Bideo joko eta informatika tailerrak, hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira. Aurten, gainera, Interneten abiadura bikoiztu dute: 20 gigabyte segundoko. Munduan antolatzen diren antzeko bilkuretan azkarrenetarikoa izango da. Opengunea ere antolatu dute: doako ekitaldiak biltzen ditu guneak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu