Komunikazioa

Tele K katea ixteko agindu du Madrilgo erkidegoak

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
TELEBISTA. Madrilgo erkidegoko gobernu kontseiluko idazkari nagusi Jose Luis Martinez-Almeidak Tele K telebista katea ixteko agindu du. Emanaldiak bertan behera uzten ez badituzte, eguneko 30.000 euroko isuna jarriko diote kateari. Horrez gain, Canal 33 eta iSolidaridad tv kateak ixteko ere agindu du. Tele K-ko kideek adierazi dute aberasteko asmorik gabe emititzeko lizentzia badutela eta 19 urtean ez dutela zigor espedienterik jaso legez kanpoko emanaldiengatik. Datorren astean batzar orokorra egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.