Komunikazioa
Tele5 desintonizatzeko deia gaurko eta biharko
TELEBISTA. Tele5 kateko La noria saioan duela aste batzuk Marta del Castilloren kasuko akusatuetako baten ama elkarrizketatu zuten, eta 10.000 euro ordaindu zizkioten. Horrekenpresa gehienek saioan jartzen zuten publizitatea kentzea ekarri du. Sare sozialetan eta hainbat webgunetan, berriz, Tele5 desintonizatzeko deialdia egin dute gaurko eta biharko. http://desintonizatelecirco.blogspot.com blogak ere bat egin du deialdiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu