Komunikazioa

Tele5ko eta Cuatroko albistegien erredakzioek bat egin dute

Paolo Vasileren arabera, Tele5ren lehiakideak elkartu egin dira «konspirazio mediatiko batean»

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Bi enpresen bat-egitearen ostean, Tele5 eta Cuatroko albistegietako erredakzioen bat-egitea etorri da. Hemendik aurrera, erredakzio bakarrean egingo dute lan Tele5 eta Cuatroko kazetariek. Pedro Piquerasek jarraituko du Tele5ko albistegien arduraduna izaten, eta Juan Pedro Valentinek zuzenduko ditu Cuatrokoak. Atlas agentziaren gidaritzapean funtzionatuko du erredakzio bakar batek. Eta bertan egingo dituzte egunero Cuatroko bi albistegiak eta Tele5ko hirurak. Valentin bera Atlas agentziako eduki zuzendaria da.

Bi kateetako webguneen albiste zerbitzuek ere bat egingo dute hemendik egun gutxira.

Paolo Vasile Tele5ko kontseilari ordezkariak azaldu duenez, «erredakzioaren integrazioa globala, erabatekoa eta behin betikoa izango da». Konpetentziari buruz, berriz, hau esan du Vasilek: «Gure lehiakideak elkartu egin dira halako konspirazio mediatiko batean». Borroka horretatik kanpo utzi du TVE.

Datorren astetik aurrera, Noticias Cuatro Tele5ko egoitzatik egingo dute. Salbuespena Manu Carreñok eta Manolo Lamak egiten duten kirol tartea da, Sogecablek ekoitzitako saioa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.