Komunikazioa

'Telebista publikoa eta demokrazia' ikastaroa datorren astean Donostian

Astearte goizean BBCko estrategia eta komunikazio zuzendari Wilf Whitek emango du hitzaldia

Alex Aranzabalek zuzenduko du ikastaroa. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Astelehenean eta asteartean EITBk antolatutako Telebista publikoa eta demokrazia udako ikastaroa egingo dute Donostiako Miramar jauregian. Ikastaro horrek telebista publikoen funtzioaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kateen finantzaketaz eta zalantzan jarri izan den gastu publikoaz ere hitz egingo dute hizlariek, kontuan hartuta gobernu gehienak aurrekontuetan murrizketak egiten ari direla. Halaber, telebista publikoen «izaera demokratikoaz» hausnarketa egingo dute.

Alex Aranzabal EITBko Garapen zuzendariak zuzendu du ikastaroa, eta asteleheneko aurkezpena Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak egingo du. Egun horretan bertan, Barlovento Comunicacion enpresako presidente Ricardo Vacak Espainiako telebista publikoaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo du. Manuel Palacio Carlos III.a unibertsitateko Giza Baliabide, Komunikazio eta Dokumentazio dekanoa telebista publiko eta pribatuen arteko elkarbizitzaz arituko da.

Asteartean, FORTAko presidente Jesus Lopez Cabezak egingo du aurkezpena. BBCko estrategia eta komunikazio zuzendari Wilf Whitek Erresuma Batuko telebista publikoaren esperientzia azalduko du —1998. urtetik ari da White BBC katerako lanean—. Alex Aranzabal telebista publikoen finantzaketaz ariko da, eta Ramon Jauregi PSOEko diputatuak Espainiako telebistagintzaren arautze kontuak azalduko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.