Marian Martinez de Pancorbok eta Biomicsek aspalditik dute ikerketa kutun bat egiteko gogoa: euskaldunek Ternuan utzi zuten arrasto genetikoa ikertzea. Asmoak ez du aurrera egiten, ordea, diru faltagatik.
Ternuako jatorrizko herritarren Y kromosoma aztertu nahiko lukete, mikmaqena alegia, «euskaldunak iritsi zirenean han baitzeuden». Azterketarekin ikusiko lukete ea euskaldunen markagailu genetikoak ere azaltzen diren mikmaqetan, beste haplotalde batzuetakoak baitira. Mikmaqak bakarrik ez, Red Bayko Saddle uharteko euskaldunen hilerriko arrastoak ere aztertu nahi dituzte, besteak beste «ikusteko orduan joaten zirenak genetikoki nolakoak ziren».
Diruaz gain, mikmaqen baimena beharko lukete, jakina, eta jada Quebecetik abisatu diete ez litzatekeela erraza izango.
Ternuako euskaldunak ikertzeko asmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu