Bihar, BERRIAn

Ternuara begira

1950etik 1970eko hamarkada bitartean, bakailaoaren arrantzak sona handia hartu zuen, eta euskal itsasontzi ugarik hartu zuten Ternuarako bidea.

Euskal arrantzontzi bat, Ternuko uretan. BERRIA
Nagore Etxeberria.
2017ko azaroaren 17a
14:38
Entzun

Urte luzez, joan-etorri ugari egin zituzten euskal arrantzaleek Ternuako uretara, bakailaoaren bila, eta tonak eta tonak arrantzatu zituzten urte haietan. Jose Vila, Juan Mari Benito eta Manu Lopez dira Ternuako bidaietan parte hartu zuten hiru arrantzale. Baldintza gogorretan, pentsaezinetan lan egitea egokitu zitzaien, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan bereziki.

Haiek egindako lana eta balentriak dokumental batean jasotzea erabaki du Olivier Van der Zee Herbehereetako zinemagileak. Arte al agua dokumentalean jaso ditu Ternuan ibili ziren arrantzaleen testigantzak eta anekdotak. Benito, Vila eta Lopez arrantzale ohien bizipenak jasotzen dituen erreportajea argitaratuko da bihar BERRIAn, Bizigiro sailean. Eta Van der Zee zuzendariak ere lanaren inguruko xehetasunak eman ditu.

Eta kostaldetik barnealdera jauzi eginda, bihar Tolosan (Gipuzkoa) egitekoak diren Babarrunaren Festa aipatuko da asteburuko proposamenen atalean, beste hainbat proposamenekin batera.

Gastronomia kontuak albo batera utzi gabe, legatza barazkiekin eta papillote erara prestatzeko argibideak emango ditu Iker Markinez Kuko jatetxeko sukaldariak aste honetako errezetan.

Legatza edo beste elikagairen bat izango dute bazkaltzeko bihar Bizilagunak ekimenean parte hartuko duten lagunek. Mami Talamosi eta Sorkunde Rubio bizilagunek mahai beraren bueltan egingo dute jatordua. Euskal Herriko eta kanpotik etorritako lagunak batzea da asmoa. Horren inguruko erreportajea ere argitaratuko da bihar gehigarrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.