The Clash, profetaren bidez

The Spanish Bombs taldearekin batera arituko da Chuck Prophet, Donostiako Doka kafe antzokian

2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Chuck Prophetek hogei urte baino gehiago egin ditu musika munduan. The Clash punk taldearen London Calling diskoaren abestiak kantatuko ditu. The Chash taldea 1976tik 1986ra arte kontzertuz kontzertu ibili bazen ere, taldekideen arteko haserreak banandu zituenetik haiek zuzenean ikusteko aukerarik ez da izan; Prophetek haien kantuak abestuko ditu.

Ez da lehen aldia album oso bat hartu eta berak abesten duena. Ez du birmoldatzen, ezta bertsiorik egiten ere, gustuko taldearen diskoa hartu eta bere ahotsa jartzen dio soil-soilik. Dreaming Waylon's dreams izenburupean egin zuen, 2007an, Waylon Jenningsen Dreaming my dreams disko klasikoarekin.

Prophet Green on Red taldean hasi zen 80ko hamarkadan, Dan Stuart eta Chris Cacavas rockaren izarrekin batera, eta hiru disko kaleratu zituen. Taldea oraindik apurtu gabe baldin bazegoen ere, bere lehen bakarkako diskoa atera zuen: Brother Aldo. Haren ahotsak eta gitarrak indarra hartzen joan dira urtez urte, azken diskoko piezarik garrantzitsuenak bihurtu arte. Diskorik arrakastatsuena eta ezagunena Homemada Blood baldin badu ere, azken diskoa egin duen onena da askorentzat: ¡Let Freedom Ring!

Kontzertuan, The Spanish Bombs taldearekin batera arituko da.

CHUCK PROPHET

Non. Donostiako Doka kafe antzokian.

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Sarrera. 12 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.