The Indioren lehen bilduma

Julen Rodriguezek 'Broken Silence' bakarkako bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur, Donostian

Zuzeneko kontzertu bat emango du gaur The Indiok, Donostian. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Bederatzi abestik osatzen dute Broken Silence, The Indio musikariaren bakarkako lehen lana. Julen Rodriguez da The Indio, eta disko berria zuzenean aurkeztuko du gaur Donostian, Fnacen, 19:00etan. Diskoa Internet bidez entzun daiteke, theindio.bandcamp.com helbidean. Gainera, bilduma doan hartzeko aukera ere ematen du webguneak.

Folk, indie eta pop doinuak dakartza The Indiok. Ahotsa eta gitarra nahikoa ditu musika egiteko; barneko sentimenduak kanpora ateratzen ditu oholtzara igotzen denean. Donostian jaioa da, baina musika munduan Ameriketako folka eta pop-a izan ditu gertuen. Micah P. Hinson, Wilco eta The Wave Pictures dira jarraitzen dituen abeslarietako batzuk. Diskoa ekoizteko orduan, Ane Aranbururen laguntza izan du. Elkarrekin egindako lanari esker,«melodiak arte egiten diren tokian» grabatu dituzte abestiak; hau da, etxeko geletan. Ingelesezko abestiak dira denak; horien artean aurki daitezke Four, Stuck In My Head eta Too Far. Bakarkako lana kaleratu aurretik argitaratu zuen maketak oihartzuna izan zuen Interneten, baita musika alternatiboa jorratzen zutenen artean ere. Horri esker, Donostiakluba jaialdian kontzertu bat emateko aukera izan zuen, Josh Rouse eta Damien Juradorekin batera.

THE INDIO

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Donostian, Fnacen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.