Jaiak. Sanpedroak

The Sparteens, The Cherry Boopers eta Kokein izango dira Sopelan

Kuadrillen arteko jokoetan eta zirku eta skate tailerretan parte hartzeko aukera egongo da gaur

Ilargi Agirre.
2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Parrandarako gogotsu dagoenak izango du non aukeratu egun hauetan Sopelan (Bizkaia). Zirku tailerra antolatu dute, Zipriñen goizean, eta skatean nola ibili erakutsiko dute arratsaldean. Haurrentzak jolas parkea ere egongo da leku berean, egun guztian. Eguerdian elizatik udaletxera kalejira egingo dute herriko trikitilariek, txistulariek, buruhandiek eta erraldoiek. Ondoren, Eguzkilore eta Itxartu dantza taldeek dantza egingo dute. 18:00etan, kuadrillen arteko jokoak antolatu dituzte txosnetan, eta Hortzmuga taldeak Libertia ikuskizuna eskainiko du, udaletxeko plazan.

Hantxe bertan eta afalostean, The Sparteens taldeak joko du, eta Rusted, Rise to Fall eta Tirikitaukik kontzertua emango dute, txosnetan.

Triki poteoarekin berrituko dituzte indarrak bihar herritarrek. Txosnetan herri bazkaria egingo dute, eguerdian, eta briska txapelketan eta kuadrillen arteko jokoetan gozatu ahal izango dute. The Cherry Boopers taldeak funk musikaz beteko du udaletxeko plaza, 23:00etan. Overdriver, Kokein eta Oxabi taldeek joko dute txosnetan, ordu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.