Ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnartzeko helburuarekin, Tranxmedia jardunaldia antolatu dute Tabakalerak eta EITBk. Hilaren 18an egingo dute jardunaldia, Bilboko EITBren egoitzan, 09:30etik 15:00etara. Izena ematea doakoa da, baina aldez aurretik egin beharra dago.
Baliabide digitalek errotik aldatu duten gaur egungo egoera honetan, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, eta azken urteotan sorturiko beharrei erantzuten saiatzen da: audientzien interakzioa, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea...
Gai horien inguruan ariko dira jardunaldian hizlari hauek: Simon Nelson BBCko multiplataforma estrategiako arduradun ohia, Martin Ericsson The Company P-ko sormen zuzendaria, Marta Gomes BeActive konpainiako sormen taldearen zuzendaria, Javier Lasa Prisako R&D saileko burua, Gonzalo Martin eta Francesc Escribano Minoria Absolut ekoizpen etxeko zuzendaria.
Komunikazioa
Tranxmedia jardunaldia egingo dute Bilbon hilaren 18an
BBCko Simon Nelson, The Company P-ko Martin Ericsson eta BeActiveko Marta Gomes mintzatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu