Tricicleren azken egunak

Konpainia katalanaren 'Bits' ikuskizunak abiada handiko umorea jartzen du oholtzaren gainean

Konpainiako hiru kideak, ikuskizunaren une batean. Litekeena da hau Tricicleren azken lana izatea. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Triciclek ikusteko umorea landu du hamarkada luzez. Konpainia katalan beteranoa Bits ikuskizuna taularatzen ari da egunotan, Arriaga antzokian, Bilbon, eta gaur eta bihar izango dira antzezlana ikusteko azken aukerak.

Ikuskizunaren 15 emanaldi taularatu dituzte dagoeneko Joan Gracia, Paco Mir eta Carles Sansek antzerkilariek.

Bit bat informazio unitate txikiena den bezala, gag-a da unitatea umorean. Ikuskizun honetan, gag-ak elektrizitatearen abiaduran mugi daitezkeela adierazi nahi du hirukoteak: «Erakutsi nahi dugu gauza garela klik bakar batez nahi dugunean aldatzeko esketxa, pertsonaia nahiz dekoratua, baina betiere ikuskizunaren onerako eta MGD (Minutuko Gag Dentsitatea) handiena bilatzeko».

Triciclek sortu, zuzendu eta ekoitzi du lana. Taldeak iradoki du litekeena dela hau Tricicleren azken ikuskizuna izatea, lehenengotik 30 urte igaro eta gero.Lan honetan konpainiaren jatorriko estilotik aldendu dira, nolabait ere. Keinukako antzerkia egiteaz gain, hitzak eta irudiak erabiltzen dituzte. Horrez gain, aurreko ikuskizunetako pertsonaia batzuk berreskuratu dituzte, eta omenaldia egiten diete, esaterako, Les Luthiers taldekoei.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 19:00etan eta 22:00etan. Bihar, 18:30ean.

Non. Arriaga antzokian, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.