Begiz hartutako festa. Lander Fernandez Arroiabe
Trinitate saindua eta barne prozesioa
«Bisualki mozkortu egiten da bat sanferminetan. Hainbeste jende, hainbeste gauza, eta halako intentsitatea... Pilotu automatikoa jarrita ibiltzen gara maiz». Hamahiru urte daramatza Lander Fernandez Arroiabe argazkilariak festetan lanean, eta ezagutzen du sentsazioa. Halere, dioenez, une bereziak ere badaude. Argazkikoa, kasu. «Iruñeko jendea da irudikoa. Astegun batez atera nuen, gauez. Ez naiz askorik aritzen gauez sanferminetan, baina noizbehinka bai, eta oso giro herrikoia ageri duelako maite dut argazki hau. Momentu ona iruditu zitzaidan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu