Irudia. Hernani
TTAKUNA OZEN, TXALAPARTA FESTAN
Txalapartaren ttakuna ozen entzun zen atzo Hernaniko Txalaparta Festan (Gipuzkoa). Goizean,tailerrak eta musika tresnak jotzeko saio libreak egin zituzten, eta arratsaldean ekitaldi nagusia, Ezkiaga pasealekuan. Euskal Herri osotik joandako txalapartariak aritu ziren txalaparta joz, eta Hernaniko bertso eskolako bertsolariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Txalaparta festak 26 urte bete ditu, eta ostegunean mende laurdeneko ibiliari buruzko DVDa aurkeztu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu