Asteburuko proposamenak

Ttakunaren maratoia

GasteizTxalamako Gasteizko txalaparta taldeak egun osoko egitarau oparoa antolatu du larunbaterako

Gasteiz
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Gasteizko kaleak txalaparta doinuz beteko dira datorren larunbatean. Izan ere, aurten, XII. Txalaparta Maratoia egingo dute Txalamako taldekoek.

Txalamako txalaparta talde gasteiztarrak hamar urtetik gora darama egun hori antolatzen, txalaparta pertsona guztiei gerturatzeko asmoz. Aurtengo ekitaldiak, ordea, hainbat aldaketa etaberrikuntza izango ditu, jendearen parte-hartzea bultzatzea baita aurtengo helburuetako bat. Bestetik, festara inguratzen diren guztiek ongi pasatzea nahi dute antolatzaileek.

Berrikuntzen artean izango dagoizean egingo den txalaparta-poteoa. Txalamako taldeko hainbat kidek, Aiztogile kalean ttan-ttakun hotsa zabalduko dute taberna batetik besterako kalejiran. Euskal jatorriko antzinako komunikazio tresna gizarteratzeko asmoz, alde zaharrean zehar eging duten ibilbidean edonoren esku izango da txalaparta. Parte hartzeko aukeraz gain, jolaserako aukera ere izango da, guztien artean txalapartaren inguruko kiribila osatuko dute.

Egun osoz ttakunean

Eguerdiko poteoaren ondoren, Euskal Herriko beste lurraldeetatik etorritako hainbat talderen emanaldiez gozatzeko aukera izango da; Zugaz kulturgunean, Kolpez Kolpe talde arabarrarekin; Txapeldun tabernan, berriz, Nafarroa taldeak joko du, eta Gaztetxean, Iparraldeko Kalakan taldea eta Majarambu bizkaitarren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Aurtengo Txalaparta Maratoia erritmo bizian iritsiko da Gasteizera.

TALDEAK

Kolpez Kolpe. Zugaz kulturgunean , 20:30ean.

Nafarroa. Txapeldun tabernan, 21:30ean.

Kalakan. Gaztetxean, 22:00etatik aurrera.

Majarambu. Gaztetxean, 22:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.