Iaz, Tunisian iraultza garrantzitsua gertatu zen, eta herrialde horren errealitatea hobeto ezagutzeko, Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak hitzaldi bat antolatu du gaurko, San Telmo museoan. Hizlaria Santiago Alba Rico filosofo eta idazlea izango da. 1988. urtetik herrialde arabiarretan bizi izan da Alba Rico —gaur egun Tunisian bizi da—. Horregatik, ederki ezagutzen du bertako errealitatea. Haren azken argitalpenen artean, Tunez, la revolución izeneko liburua dago.
Nazioartean interes handia piztu zuten iaz Tunisian izandako gertakariek. Arabiar iraultzen aurrenekoa izan zen han. Eta ondotik, 2011ko urriaren 23ko hauteskundeen ondoren, Afrikako iparraldea eta Ekialde Hurbila kudeatzeko modu berri baten laborategia bihurtu zen, non Amerikako Estatu Batuek eta Europako Batasunak onartu egin duten orain arte borrokatutako indar islamisten protagonismoa.
Gaurko hitzaldian, Alba Ricohainbat galderari erantzuten saiatuko da. Ea iraultzak irabazi duen, zer trantsizio eredu ezartzen ari den, politikaren eta gizartearen islamizazio prozesurik badagoen... Iazko udaberri arabiarraren inguruko hainbat datu emango ditu hizlariak.
'TUNISIA, IRAULTZA, ISLAMA ETA DEMOKRAZIA' HITZALDIA
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Donostiako San Telmo museoan.
Tunisia, Alba Ricoren begietan
Arabiar iraultzei buruzko jardueren urteko zikloaren barne hitzaldia emango du Santiago Alba Ricok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu