Prentsa askatasuna

Turkiak hamabi telebista itxi ditu, horietako hamar kurduak

Itzalitakoen artean dago haurrentzako kurduerazko lehen telebista katea: Zarok TV. Bideoa: Trafik (Zarok TV). [YouTube]https://youtu.be/1GeUshTbeVQ[/YouTube]

Edu Lartzanguren.
2016ko irailaren 29a
13:41
Entzun

Uztailaren 15ko estatu kolpe saiakeraren ondoren ezarritako Larrialdi Egoeraz baliatuta, hamabi telebista kate ixteko agindu du Turkiako Gobernuak.

Kateak "kurduak", "ezkertiarrak" edo "alawiak" (xiitak) direla esan du hango prentsak. Itzalitakoen artean, kurduerazko lau telebista daude; besteak beste, haurrentzako lehen katea: Zarok TV. Kurdueraz eta turkieraz emititzen zuten beste hiru kate itxi dituzte, eta, turkieraz izan arren, kurduen aldekotzat jotako beste hiru.

Uztailetik, 2.300 kazetari kalean utzi ditu Turkiako Gobernuak, haien hedabideak itxita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.