SARE SOZIALAK

Twitterrek ez ditu aintzat hartuko argazki eta bideoen karaktere kopurua

'Gif'-ek eta inkestek ere ez dute lekurik beteko aurrerantzean. Bai, ordea, loturek.

Datozen hilabeteetarako ere aurrerapausoak iragarri ditu Twitterrek. JOERG CARSTENSEN / EFE
2016ko irailaren 20a
13:20
Entzun

Zenbat aldiz arazo bera: txio batean iruzki bat idatzi, argazki edo bideo bat gehitu nahi, eta esan beharreko denak ez sartzea. Horixe du-eta berezko Twitterrek: 140 karaktereko muga. Gaurtik, ordea, muga hori lausoagoa izango da; orain arte 22 karaktere behar ziren argazki, bideo, inkesta edo gif bat erantsi nahi izanez gero, idazteko tartea 118 karakteretan geratuz. Orain, ordea, elementu horiek ez dute espaziorik beteko. Webguneetarako loturak dira orain arte bezala karaktereak betez jarraituko dutenak.

Ez da neurri bakarra: aurrerantzean, ez da puntu bat jarri beharrik izango txioa aipamen batekin hasi baina denen bistara egotea nahi dugunean; mezu guztiak izango dira ikusgai timeline-an.

Beste pauso bat emateko asmoa ere azaldu du Todd Sherman Twitterreko produktu arduradunak: beste erabiltzaile bat aipatzean, bere izenaren aipamen horrek ere karaktere kopururik ez betetzea. Horretarako frogak egiten hasi dira jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.