Twitter mikroblogging gune ezaguna, zazpi hizkuntzatan baino ezin da erabili oraindik: italiera, gaztelera, ingelesa, korearra, frantsesa, alemana eta japoniera, hain zuzen ere. Baina aurreko astean Twitterrek katalanezko itzulpenari argi berdea eman diola zabaldu da Interneten eta hainbat komunikabidetan. Nahiz eta oraindik ez jakin zein datatan egongo den ikusgai hizkuntza horretan.
Itzulpena Twitter erabiltzaileen artean egingo dute. Albiste horrek Twitter erabiltzaile euskaldunak astindu ditu, eta Twitter euskaraz erabiltzeko aukera eskatzen hasi dira. Gainera twitter euskaraz izeneko talde bat sortu dute Facebook-en, hau da talde honen lotura: http://www.facebook.com/#!/group.php?gid=147002723891.
Oraingoz, bi helbide hauetan eskatu daiteke Twitter euskaratzea: http://translate.twttr.com eta https://spreadsheets.google.com/viewform?formkey=dGNNMlNfWjRKaUFqLXQxQVlLbVhIWnc6MQ&ifq. Ingelesez daude bi orrialdeak. Bigarrenean, Twitter erabiltzailea zehaztu, Basque aukeratu hizkuntza zerrendan eta bidali baino ez da egin behar. Lehenengoan, Twitterren kontuarekin sinatu behar da, baldintzak onartu eta Request it here izeneko loturari sakatu; ondoren, Twitter erabiltzailea idatzi eta hizkuntza zerrendan Basque aukeratu behar da.
Honez gain, agian gogoeta egin beharko litzateke, ea zergatik ez diren euskaraz itzultzen beste hainbat hizkuntzatan dauden zerbitzuak. Agian euskaldunek, zerbitzua euskaraz ez badago ere, berdin erabiltzen dituztelako aplikazioak eta webguneak gazteleraz, frantsesez edo ingelesez; eta nazioarteko entitateek ez dute euskaratzeko beharra ikusten, ez dute etekin edo erabilera gehiago nabaritzen.
Zibergela
Twitterrek katalanari argi berdea eman dio, noizko euskarari?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu